Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Si sigues navegando, aceptas el uso que hacemos de las cookies. Más información
Hemen zaude:  Omitir vínculos de navegaciónHasiera  /  Zerbitzuak  /  Nazioarteko zerbitzuak  /  Nola prestatu nazioarteko bidalketa bat?

Nola prestatu nazioarteko bidalketa bat?


Enbalajea
Atzerrirako bidalketak behar den bezala enbalatzea bezeroaren erantzukizuna da. Produktu-mota bakoitzak, bere izaera eta ezaugarriak kontuan hartuta, enbalaje- eta babes-premia desberdinak ditu.

Tourline Expressek zure eskura jartzen du bidalketak babesteko pentsatutako enbalaje-sorta zabala.
 

Nola prestatu nazioarteko bidalketa bat? Tourline Express enbalajeen katalogoa

Bidalketa bat dokumentatzea
Nazioarteko bidalketak bi multzo handitan bana daitezke:

  1. Europar Batasuneko herrialdeetara egindako bidalketak, aduana-kontroletatik salbuetsita daudenak. Informazio gisa, honako hauek dira EB osatzen duten 27 herrialdeak: Alemania, Belgika, Frantzia, Italia, Luxenburgo, Herbehereak, Danimarka, Irlanda, Erresuma Batua, Grezia, Espainia, Portugal, Austria, Finlandia, Suedia, Txekiar Errepublika, Estonia, Txipre, Letonia, Lituania, Hungaria, Malta, Polonia, Eslovakia, Eslovenia, Errumania eta Bulgaria.
     
  2. Atzerriko gainerako herrialdeetara egindako bidalketak eta aduana-kontrola gainditu beharreko salgaiak dituztenak. Igarotza horiek faktura komertzialarekin edo proformako fakturarekin batera joango dira. Erabilera pertsonalerako salgaien kasuan, zinpeko aitorpena edo eduki-aitorpena izan behar dute. Halaber, esportatzailearen egitekoa da bidalketarekin batera joan behar duten beste dokumentu batzuk ere aurkeztea, helmugan inolako arazorik gabe Espainian abian jarritako esportazio-eragiketa amaitu ahal izateko. Bidalketek honako hauek izan ditzakete:

    • Merkataritza-baliodun laginak: faktura komertzialarekin batera joan behar dute (jatorrizkoa eta esportatzaileak sinatu eta zigilatutako lau kopia bi hizkuntzatan -gaztelania/ingelesa-) eta honako datu hauek adierazi behar ditu: unitate-balioa, saldutako unitate-kopurua (bere erreferentzia komertzialarekin), bidalketa- eta entrega-helbide osoak, eroslearen eta saltzailearen datu fiskalak, transakzio komertzialaren diru-kopurua dagokion dibisa adieraziz, transakzioaren motiboa eta saldutako artikuluen jatorria.

    • Merkataritza-baliorik gabeko laginak: erantsi beharreko dokumentua proformako faktura izango da (jatorrizkoa eta esportatzaileak sinatu eta zigilatutako lau kopia bi hizkuntzatan -gaztelania/ingelesa-), faktura komertzialaren datu berberak izango dituena. Balioa estatistika-xedeetarako izango da, ez merkataritza-xedeetarako.

    • Erabilera pertsonala: ezinbestekoa da esportatzaileak edo bidaltzaileak egindako zinpeko aitorpena edo eduki-aitorpena, faktura komertzialaren datu berberak jasoko dituena. Balioa estatistika xedeetarako izango da, ez merkataritza-xedeetarako. Ameriketara egindako bidalketa guztietan muturreraino eraman behar da erantsi beharreko dokumentazioaren kontrola. Jarri harremanetan Nazioarteko Sailarekin (internacional@tourlineexpress.com) Ameriketarako bidalketak dokumentatzeko.

Ondoren, behera jaitsi ahal izango duzu bidalketaren dokumentazioa modurik egokienean kudeatu ahal izateko faktura-eredua:

Nola prestatu nazioarteko bidalketa bat? Modelo de factura

Subir Igo