1
Zein da nire delegazio gertukoena?
Hurbilen daukazun delegazioa zein den jakiteko zoaz Koka gaitzazu atalera. Sartu zure posta-kodea edo egin klik mapan zure intereseko eremuan dauden Tourline Express agentzien zerrenda lortzeko.
Ezkutatu
|
2
Nola egin dezaket bidalketa bat?
Bidalketa bat egiteko gertueneko delegazioarekin harremanetan jarri behar duzu. Han azalduko dizkizute zure bidalketa izapidetzeari buruzko baldintzak.
Ezkutatu
|
3
Nola jaso dezaket bidalketa bat?
Telefonoz eska diezaiokezu gertueneko Tourline Express agentziari astelehenetik ostiralera. Jasotzeko ordutegia delegazioan galdetu behar duzu, izan ere, eremu geografikoaren baitan baitago.
Ezkutatu
|
4
Zenbat kostatzen da bidalketa bat egitea?
Bidalketaren zenbatekoa helmugaren, pisuaren eta neurrien baitan egongo da. Bidalketa nazionaletarako, “Zerbitzuak - Tarifen kalkulua” atalera jo behar duzu eta bidali nahi duzun fardelari buruzko xehetasunak sartu.
Ezkutatu
|
5
Egin al dezaket errenboltsozko bidalketa?
Zerbitzu nazionalen eta Portugalen kasuan egin dezakezu. Jasotzean ordaintzeko bidalketa bat egiteak aukera ematen dizu salgaiaren balioaren kobrantza helmugan kudeatzeko. Kudeatutako zenbateko osoaren gaineko % 5eko komisioa ezarri da, 3,40 €ko gutxienekoarekin.
Ezkutatu
|
6
Nola egiten da zerbitzu baten ordainketa?
Gure bezero harpidedunentzat hileko faktura egiten da. Harpidedun-konturik ez dutenek, aldiz, bidalketa delegazioan uzteko unean edo zerbitzua entregatzen denean ordaindu behar dute.
Ezkutatu
|
7
Nola jaso dezaket zerbitzuei buruzko informazioa?
Tourline Expressek eskaintzen dituen zerbitzuei buruz informatzeko, “Zerbitzu Nazionalak” eta “Nazioarteko Zerbitzuak” ataletan sar zaitezke. Han aurkituko duzu eskura dituzun bidalketa-aukera guztiei buruzko informazio garrantzitsuena.
Ezkutatu
|
8
Zer zerbitzu eskaintzen ditugu enpresentzat?
Zure premietara ongien egokituko diren garraio urgenteko soluzioak eskainiko dizkizuten merkataritzako agenteen sare zabala du Tourline Expressek. Nahi baduzu, bete “Aurrekontu-eskaera” inprimakia eta gertueneko Tourline Express bulegoa zurekin harremanetan jarriko da ahalik eta lasterren.
Ezkutatu
|
9
Jaso al daiteke merkantzia Tourline Express bulego batean zuzenean?
Gure zerbitzuan sartzen dira helbidean jasotzea eta entregatzea baina bezeroak “Agentzian jasotzea” zerbitzua kontrata dezake. Modu horretan, komeni zaizunean jaso dezakezu bidalketa gertueneko Tourline Express bulegoan.
Ezkutatu
|
10
Zer ordutegi dute Tourline Express bulegoek?
Bulegoak ireki eta ixteko ordutegia 8:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara da. Larunbatetako bulego-ordutegia 8:30etik 11:00etara da. Uztaileko eta abuztuko ordutegia 8:00etatik 14:30etara eta 16:30etik 19:00etara da eta larunbatetan 8:30etik 11:00etara.
Ezkutatu
|
11
Zer gertatzen da bidalketa entregatzeko unean falta bazara?
Entrega egiteko unean ez bazaude, mezulariak harremanetarako telefonoa idatzita duen abisu-oharra utziko du zuk deitu eta paketearen beste entrega bat hitzartu dezazun. Nahi baduzu, SMS edo e-posta bidez entrega baieztatzeko zerbitzua erabil dezakezu eta, hala eskatzen baduzu, zure bidalketaren egoerei buruzko informazioa emango dizugu.
Ezkutatu
|
12
Zein da paketeen pisu- eta neurri-muga?
Zerbitzu nazionalen kasuan, fardeleko gehieneko muga 40 kg da. Salgaiaren garaieraren, zabaleraren eta sakoneraren baturak ezin du izan 240 cm-tik gorakoa, baldin eta bere aldeetako batek 10 cm gainditzen ez baditu. Kasu horretan, aldeen baturak ezin du izan 320 cm-tik gorakoa.
Nazioarteko zerbitzuetan, pakete handi baina arinen tarifa pisu bolumetrikoaren arabera ezarriko da, hau da, hartzen duten espazioaren arabera, eta ez duten pisuaren arabera. Hori bidalketa guztiei aplikatuko zaie. Bidalketaren bolumena metrotan kalkulatzeko, luzera bider garaiera eta bider zabalera egin behar da. Global Express, 9:00 Express eta 12:00 Express zerbitzuetarako, bihurketa bolumetrikoko faktorea 167 izango da. Economy eta Frantzia (13:00etarako eta 18:00etarako) zerbitzuetarako, berriz, 333.
Ezkutatu
|
13
Aseguratu al daiteke merkantzia?
Tourline Express Barne Estalduraren baldintzak gure web-orriko Baldintza Orokorren atalean kontsulta ditzakezu.
Ezkutatu
|
14
Nola ireki dezaket Tourline Express frankizia bat?
Gure web-orriko "Frankiziaduna izatea" atalean jaso dezakezu Tourline Express frankizia bat irekitzeko bete behar diren baldintzei buruzko informazioa. Gainera, zer zona dauden libre eta zer bulego dauden eskualdatzeko egoeran jakin ahal izango duzu. Zure harremanetarako datuak guri helarazteko honako aukera hauek dituzu: atal berean aurkituko duzun inprimakia bete, franquicia@tourlineexpress.com helbidera posta elektronikoa bidali edo Bezeroaren Arretarako 902 34 33 22 telefonora deitu.
Ezkutatu
|
15
Nola izan naiteke Entrega eta Bilketa Puntu?
“Elkartu gurekin” atalean zure establezimenduan gure entrega eta bilketa puntu bat hartzeko aukera eskaintzen dizugu, zure bezeroei lehendik eskaintzen dizkiezun zerbitzu guztiez gain, errentagarritasun handiko beste zerbitzu bat eskaintzeko aukera emango dizuna. Harremanetarako datuak guri helarazteko, atal berean aurkituko duzun inprimakia bete dezakezu.
Ezkutatu
|
|
16
Nola egin dezaket bidalketa baten jarraipena?
|
17
Zein da nire bidalketarako enbalaje onena?
Produktu-mota bakoitzak, bere izaera eta ezaugarriak kontuan hartuta, enbalaje- eta babes-premia desberdinak ditu. Enbalaje egoki batek zure bidalketa helmugaraino babestea bermatuko du. Bezeroaren erantzukizuna da bidalketa ondo paketatzea.
Tourline Expressek zure eskura jartzen du bidalketak babesteko pentsatutako enbalaje-sorta zabala.
Tourline Expressen enbalaje-katalogoa
Ezkutatu
|