Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Si sigues navegando, aceptas el uso que hacemos de las cookies. Más información
Tourline Express mezularitza-zerbitzu nazionalak eta nazioartekoak
Hemen zaude:  Omitir vínculos de navegaciónHasiera  /  Zerbitzuak  /  Nazioarteko zerbitzuak  /  Baldintza Orokorrak

Nazioarteko baldintza orokorrak


Alderdi orokorrak
Gure tarifetan sartuta daude Esportazioko formalitate arruntengatiko (*) gastuak. Inportaziokoak, aldiz, atzerriko hartzailearen kontura joango dira. Aduanako bi izapide horiek esportatzaileak aurkeztutako dokumentazioan oinarrituta formalizatzen dira, eta esportatzaileak egin beharko die aurre berak emandako okerreko informazioaren edo informazio ez-osoaren ondorioei (aduanako edo entregako gastu gehigarriak, eta baita zehapen zibil edo penalak ere, bidalketa bera konfiskatzea edo saltzea eragin dezaketenak).
Gure delegazioei entrega egin baino lehen bidaltzaileak emandako informazio guztiaren zehaztasuna, konkrezioa eta osotasuna egiztatzea gomendatzen dugu nazioarteko bidalketa guztietan (bereziki EBkoak ez diren herrialdeetara bidalitakoak).

(*) Ez dira formalitate arruntak: aduana ez den beste erakunde ofizial batek esku hartu beharreko aduanako prozedurak, abala edo fidantza behar dutenak, muga-zergen 3 partida desberdin baino gehiago dituztenak, zerga berezien ordainketa sortzen dutenak, aldi baterako eragiketak, helmugako herrialdean inportatzeko merkantzien erregistro espezifikoa behar dutenak… Kasu horietan guztietan aduana-izapide konplexuagatiko gastu gehigarriak aplikatu ahal izango dira.

Erregaiagatiko gainordaina
Nazioarteko zerbitzuak erregaiagatiko gehigarri baten baitan daude, petrolioak nazioarteko merkatuan izaten duen eboluzioaren arabera nazioarteko zerbitzuen tarifetan aldaketak eragin ditzaketelako, ahalik eta lasterren jakinaraziko ditugunak.

BEZ

EBko herrialdeetara bidalitako nazioarteko zerbitzu guztiei dagokien BEZa gehituko zaie.

Igarotza-denborak

Jatorrizko delegazioan oinarrituta, eta helmugaren eta aukeratutako nazioarteko zerbitzuaren arabera kalkulatu dira. Informazio hori ez da hartu behar zehaztasun osoz, hainbat faktorek baldintzatzen baitute: jatorriko, helmugako edota igarotzetako jaiegunak, segurtasun- eta aduana-kontrolengatiko atzerapenak, faktore klimatologikoak…
Nazioarteko zerbitzu bakoitzaren deskripzioan kontsulta ditzakezu igarotza-denborak.

Atzerapen ez-egozgarriak
Hartzailea ez dagoelako edo uko egin duelako, emandako datuetan akatsak daudelako edo helmugan emandako zerbitzuak ordaindu ez direlako azken entrega gauzatzeko ezintasuna bidaltzailearen erantzukizuna da eta berak egin beharko die aurre aipaturiko gorabeheraren ondoriozko gastu guztiei, baita ondorengo entregaren edo abiapuntura itzultzearen ondoriozko gastuei ere, dagokion aseguruaren ondorioarekin.

Erreklamazio-epeak
Galdutako, kaltetutako, atzeratutako edo beste kalte-mota batzuk jasandako bidalketagatiko erreklamazioa egiteko, konbentzio aplikagarriak bete behar dira eta honako prozedura honi jarraitu:

  • Galera, kalte edo atzerapenagatiko jakinarazpena bidalketa jaso eta ondorengo 7 egunen barruan edo bidalketa jaso behar zen dataren ondorengo 7 egunen barruan egin behar da. Erreklamazioa dokumentatu egin behar da eta bidalketari berari edo jasandako galerari, kalteari edo atzerapenari buruzko informazio garrantzitsu oro eman.
     
  • Bidalketa baldintza onetan entregatu dela jotzen da, baldin eta jaso duenak kalterik adierazi ez badu entregatzeko albaranean. Kalteengatiko erreklamazioari aurre egin ahal izateko, bidalketaren edukia eta enbalajea utzi behar dira ikuskatzeko.
     
  • Aurkako akordiorik izan ezean, erreklamatzeko eskubidea iraungi egingo da bidalketa jaso ondorengo, jaso behar zen dataren ondorengo edo garraioa amaitutako dataren ondorengo 6 hilabeteen barruan auzitegi baten aurrean akziorik aurkeztu ez bada. Erreklamazioa beste zerbitzu batzuei buruzkoa bada, berriz, bere galeraren, kaltearen edo atzerapenaren jakitun izan beharko lukeen ondorengo 6 hilabeteen barruan.
     
  • Eskatutako erreklamazio osoa edo parte bat onartzen bada, uko egin behar zaio subrogazioagatik edo beste edozein titulugatik hirugarren pertsona batek izan dezakeen edozein eskubide, konpentsazio edo kitapeni.
     
  • Bidalketa ez da galdutzat emango entrega gauzatu ez izana jakinarazi eta 30 egun igaro arte.


Hegazkin-garraiorako segurtasun-arauak
Bidaltzaileak ziurtatu eta fede eman behar du nazioarteko bidalketaren albarana betetzean edo entrega egitean, bere bidalketak ez duela debekatutako artikulurik aire-garraioaren segurtasuna arautzen duten xedapen nazionalen edo nazioarteko xedapenen arabera. Halaber, behartuta dago albaranean edukiaren deskripzio osoa egitera. Bere erantzukizuna ez da amaitzen informazioa ematean. Bidaltzaileari jakinarazten zaio bere bidalketei segurtasun-kontrolak egin dakizkiela, esaterako, X izpiak erabilita edo bidalketak ikuskatuta eta irekita.
Bidaltzaileak ziurtatu egin behar du bidalketa konfiantzako enplegatuek prestatu dutela instalazio seguruetan eta legez kanpoko edozein motatako interferentziaren kontra babestu dela prestaketa-, biltegiratze- eta garraio-denboran, gure jatorriko delegazioa bidalketaren kargu egin den arte.

Murrizketak eta debekuak
Ez dira onartuko salgai arriskutsuak eta debekatuak, esaterako, material arriskutsuak eta arriskuak eragiten dituztenak, erregaiak edo lehergaiak, drogak, landareak edo animalia biziak edo hilak, bitxiak, metal preziatuak eta harribitxiak, urrea eta zilarra edozein formatan, dirua (billeteak eta txanponak), kreditu-txartelak eta bidaia-txekeak eta lege, arau edo araudi nazional edo nazioartekoren batek garraiatzea mugatuta edo debekatuta duen produktu edo material oro.
Sendagaiak garraiatzen badira, Nazioarteko Sailari egin behar zaio kontsulta (internacional@tourlineexpress.com).

Pisuak eta neurriak
Pakete handi baina arinen tarifa pisu bolumetrikoaren arabera ezarriko da, hau da, hartzen duten espazioaren arabera, eta ez duten pisuaren arabera. Hori bidalketa guztiei aplikatuko zaie.

Kalkulatu bidalketaren bolumena metrotan, luzera bider garaiera eta bider zabalera eginda.

Adibidez: luzera 0,9 m x garaiera 0,3 m x zabalera 0,4 m = 0,108.

Global Express, 9:00etarako Express eta 12:00etarako Express zerbitzuetarako, bihurketa bolumetrikoko faktorea 167 izango da. Economy eta Frantzia (13:00etarako eta 18:00etarako) zerbitzuetarako, berriz, 333.

Eredutzat Economy zerbitzua hartuta eta aurreko adibidea erabilita, honako emaitza hau atera zaigu: 0,9 x 0,3 x 0,4 = 0,108 x 333 = 35 kg.

Honako hauek dira baimendutako gehienezko neurriak eta pisuak: 

  Gehienezko neurriak
Gehienezko pisua fardeleko
Gehienezko pisua bidalketako
Global Express (Europako zenbait helmuga)
2,4 x 1,2 x 1,5 m 70 kg 500 kg edo 3 m3
Global Express (gainerako helmugak)
1 x 0,6 x 0,7 m 30 kg 500 kg edo 3 m3
Economy (Europako zenbait helmuga)
2,4 x 1,2 x 1,8 m 70 kg 7000 kg edo 30 m3
Economy (gainerako helmugak)
1,8 x 1,2 x 1,5 m 70 kg 500 kg edo 3 m3
Frantzia 13:00etarako
Gehienezko luzera 1,5 m
Luzera x garaiera x zabalera ez du gainditu behar 3 m
30 kg Kontsultatu Nazioarteko Zerbitzua
Frantzia 18:00etarako
Gehienezko luzera 1,5 m
Luzera x garaiera x zabalera ez du gainditu behar 3 m
30 kg Fardel bakarreko bidalketak (gehienez 30 kg)
Latinoamerika
0,6 x 0,6 x 0,9 m 30 kg 210 kg

   

Global Express
9:00etarako Express
12:00etarako Express
Dokumentuak > Bihurketa-faktorea 167
Paketeak: Europa > Bihurketa-faktorea 167
Paketeak: Munduaren gainerakoa > Bihurketa-faktorea 167
Economy Bihurketa-faktorea 333
Frantzia (13:00etarako eta 18:00etarako)
Bihurketa-faktorea 333
Latinoamerika Bihurketa-faktorea 167

  
Eredutzat Economy zerbitzua hartuta eta aurreko adibidea erabilita, honako emaitza hau atera zaigu: 0,9 x 0,3 x 0,4 = 0,108 x 333 = 35 kg.


Tourline Express Barne Estaldura (CITE)
Nazioarteko bidalketa guztiek izango dute zati nazionalean (jatorriko delegaziotik nazioarteko irteera-ateraino) Tourline Express Barne Estaldura.

2 estaldura-mota daude:

  1. Barne hartutako estaldura. Lurreko igarotzako bidalketetarako CMR hitzarmenak eskatutako erantzukizuna betez, ezbeharra izaten bada, 10 euroko kalte-ordaina emango zaio bezeroari ezbeharra jasandako kilogramoko. Halaber, aireko bidalketa guztiak Varsoviako hitzarmenaren arabera arautuko dira, eta 20 euroko kalte-ordaina izango dute ezbeharra jasandako kilogramoko.
     
  2. Hautazko estaldura. Hautazko estaldura gisa, bezeroak garraiatutako salgaiaren aitortutako benetako balioa estal dezake. Estaldura horren prima garraiatutako salgaiaren aitortutako balioaren % 3,00 da, 6.000 euroko mugarekin.


Lege-alderdiak
Tarifaren interpretaziotik ondorioztatzen diren edozein gorabehera eta ekintzatarako, erabiltzaileek uko egiten diote beste edozein prozesu propiori eta konpainiak erabakitako plazaren auzitegien baitan egongo dira.
Tarifan adierazitako prezioak BEZ gabekoak dira. Kontzeptu horretan indarreko BEZ aplikatuko da.

Tourline Express ez da erantzule egingo ezinbestean gertatutako zerbaitegatik edo konpainiarekin zerikusirik ez duenagatik zerbitzua behar bezala ez betetzeaz.

Konpainiak eskubidea du zerbitzua emateari uzteko eta merkataritza-harremana eteteko, baldin eta bezeroak garaiz ordaintzen ez baditu zor guztiak eta tarifa honetan xedatutako baldintzak betetzen ez baditu.
Bezeroak gure zerbitzuen jarraibideak, baldintzak eta arauak ezagutu eta onartzen dituela adierazten du.


Subir Igo