Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Si sigues navegando, aceptas el uso que hacemos de las cookies. Más información
Tourline Express mezularitza-zerbitzu nazionalak eta nazioartekoak
Hemen zaude:  Omitir vínculos de navegaciónHasiera  /  Zerbitzuak  /  Zerbitzu nazionalak  /  Baldintza Orokorrak

Baldintza orokorrak


Kreditu-kontuaren harpidetza

Tourline Express konpainiaren zerbitzuez baliatzea eskatzen duten erabiltzaileei kreditu-kontua irekitzea, 56 euroko urteko abonu-kuota ordainduta lehentasunezko bezero izatearen truke.

Abonu-kuota ordaintzen ez duen erabiltzaileari % 20 igo ahal izango zaizkio eskatutako zerbitzuak tarifa honekiko.
 

Ordutegiak

Bulegoak ireki eta ixteko ordutegia 8:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara da. Larunbatetako ordutegia 8:30etik 11:00etara da. Uztaileko eta abuztuko ordutegia 8:00etatik 14:30etara eta 16:30etik 19:00etara da eta larunbatetan 8:30etik 11:00etara.

Ordutegiz kanpo eskatutako zerbitzuak onartzeko edo ez onartzeko aukera dago eta prezio handiagoa izango dute (kontsultatu operatiba zure ordezkaritzan).
 

Salgaien Tourline Express Barne Estaldura

Gure sarean ibiltzen diren salgaiak, besterik adierazi ezean, azaroaren 11eko 15/2009 Legeak, salgaien lurreko garraio-kontratuari buruzkoak, xedatutakoaren arabera daude estalita eta hala eskatzen duten bezeroentzat Tourline Expres Barne Estalduraren (CITE) bitartez, baldintza orokor hauetan jasotako baldintzen arabera.

1. Besterik adierazi ezean SARTUTA DAGOEN LEGEZKO ESTALDURA

Azaroaren 11eko 15/2009 Legeak, salgaien lurreko garraio-kontratuari buruzkoak, eskatutako erantzukizuna betez gero, galera edo matxuragatiko kalte-ordainak ezingo du gainditu IPREM/eguneko adierazlearen herena galdutako edo matxuratutako salgaien kilo gordin bakoitzeko eta atzerapenaren ondoriozko kalteen kalte-ordainak ez du gaindituko garraioaren prezioa.
CITE kontratatzen ez bada, azaroaren 1eko 15/2009 Legeak, salgaien lurreko garraio-kontratuari buruzkoak, xedatutakoaren baitan geratuko da kalte-ordaina.

2. SALGAIEN HAUTAZKO TOURLINE EXPRESS BARNE ESTALDURA (CITE)

2.1. Garraio-kostuen balioaren gaineko Barne Estaldura Orokorra

a. Salgaien balioa, 1.200 € arterainokoa bidalketako. Eduki guztiak, kanpo utzitako salgaiak izan ezik.
Balio-kostuen balioaren gaineko % 8ko tasa.
Honako salgai hauek 300 €ko frankizia dute: Telefonia mugikorra/osagarriak eta Material informatikoa/osagarriak.

b. Salgaien balioa, 1.200 € arterainokoa bidalketako. Eduki guztiak, kanpo utzitako salgaiak izan ezik.
Balio-kostuen balioaren gaineko % 16ko tasa.

c. Salgaien balioa, 3.000 € arterainokoa bidalketako. Eduki guztiak, kanpo utzitako salgaiak izan ezik.
Balio-kostuen balioaren gaineko % 32ko tasa.

2.2. Edukiaren aitortutako balioaren gaineko Barne Estaldura Orokorra

a. Salgaien balioa, 6.000 € arterainokoa bidalketako. Eduki guztiak, kanpo utzitako salgaiak izan ezik.
Garraio-kostuen balioaren gaineko % 8ko tasa, gehi salgaiaren balioaren gaineko % 0,5.
6.000 €ko muga, 1,50 €ko gutxienekoarekin.

b. Salgaien balioa, 6.000 € arterainokoa bidalketako. Eduki guztiak, kanpo utzitako salgaiak izan ezik.
Garraio-kostuen balioaren gaineko % 16ko tasa, gehi salgaiaren balioaren gaineko % 0,5.
6.000 €ko muga, 1,50 €ko gutxienekoarekin.

c. Salgaien balioa, 3.000 € arterainokoa bidalketako. Eduki guztiak, kanpo utzitako salgaiak izan ezik.
Edukiaren aitortutako balioaren gaineko % 32ko tasa.
6.000 €ko muga, 1,50 €ko gutxienekoarekin.

* a, b edo c aukera, garraio-kostuen balioaren gaineko kontratatutako CITE aukeraren arabera.

3. ESTALDURA-PLANEN BALDINTZATZAILEAK

Salgaiei soilik aplika dakiekeen Tourline Express Barne Estaldura. Dokumentazio-bidalketak inprimatze-balioaren arabera asegura daitezke, inoiz ez sortze- edo gauzatze-balioaren arabera. Salgaien kalte-ordaina eskuratze-balioaren araberakoa izango da, inoiz ez salmenta-balioaren araberakoa.

Erabilitako salgaiek kalteak izanez gero, kalte-ordainak % 20ko balio-galera izango du erosketatik igarotako urte bakoitzeko.

Halaber, kaltetutako salgaien erreklamazioak konponketa-balioaren arabera egingo dira, konponketaren faktura aurkeztuta.
 

 

BALIO-GALEREN TAULA

Salgaien antzinatasuna Aplikatutako balio-galera
 1 urte baino gutxiago % 0
 1 urte baino gehiago % 20
 2 urte baino gehiago % 40
 3 urte baino gehiago % 60
 4 urte baino gehiago % 80
 5 urte baino gehiago % 100

Garraiatzen diren bidalketa guztiek garraio-kostuen balioaren gaineko Tourline Express Barne Estaldura orokorraren estaldura eta tasak izango dituzte, baldin eta bezeroak uko egiten ez badu edo salgaien izaera Tourline Express Barne Estalduratik kanpo ez badago.

Kontratatutako estalduraren kalterik gabe, kasu guztietan nagusituko dira azaroaren 11eko 15/2009 Legean, salgaien lurreko garraio-kontratuari buruzkoan, aurreikusitako kalte-ordainak baldin eta bezeroak aukeratutako CITE modalitatearen arabera legozkiokeenak baino handiagoak badira.

4. BAZTERTUTAKO ARRISKUAK

Berariaz baztertuta daude, erabat edo partzialki, zuzenean edo zeharka, honako hauen ondorioz sortutako galerak, kalteak edo gastuak:

  • Aseguratuaren engainuzko jokabidea.
  • Bidalketa-aginduak, inportaziokoak, esportaziokoak edo igarotzakoak urratzea. Blokeo-, kontrabando- eta merkataritza-urraketa edo jarduera edo trafiko debekatuak, klandestinoak edo legez kanpokoak.
  •  Aseguratutako salgaiaren bat-bateko erreketa.
  • Aseguratutako gauzen berezko bizioa edo nolakotasuna edo fabrikazioan edo eraikuntzan izandako akatsa.
  • Materia erradioaktiboak, atomoaren transmutazioa, fusio edo fisio atomiko edo nuklearra edo beste edozein erreakzio nuklear.
  • Berezko lermak eta aseguratutako ondasunen erabilera eta higadura.

Tourline Express Barne Estaldurak kalte material eta zuzenak estaltzen ditu; ez dute kalte-ordainik jasoko zeharkako kalteek, esaterako, ez egindako salmenten, truke-diferentzien, merkatuko galeren edo jatorriko bermearen ondoriozko merkataritza-galerek.

5. TOURLINE EXPRESS BARNE ESTALDURA GUZTIETATIK KANPO GERATZEN DIREN SALGAIAK

  • JATORRIKO ordezkaritza, KARGUKO bulegoa eta HELMUGAKO bulegoa bat datozen bidalketak.
  • Indarreko legezko araudiaren arabera, Tourline Expressek garraiatu ezin dituen salgaiak.
  • Aparteko balioko objektuak edota objektu zaharrak.
  • Harribitxiak eta benetako perlak.
  • Metal preziatuen bitxigintza (urrea, zilarra eta platinoa).
  • Bitxigintzako apaingarriak eta artikuluak.
  • Balio konbentzionala ez duten arte-objektuak, objektu zaharrak eta arraroak.
  • Harizko parpailak, metal preziatudun brodatuak edo ehunak eta zetazko parpailak.
  • Moneta- eta zigilu-bildumak.
  • Ontzi edo enbalaje gutxiegitasuneko salgaiak:
  1. Material informatikoa, monitoreak, telebistak eta edozein etxetresna elektriko, baldin eta jatorrizko enbalajerik ez badute.
  2. Gainerako salgaiak honda ditzakeen likidoa duten kristalezko, plastikozko edo beste material batez egindako ontzikiak, baldin eta xede horretarako diseinatutako eta TOURLINE EXPRESSen Erosketa Sailean eskura dagoen botilak babesteko enbalajearekin edo bere jatorrizko kaxarekin garraiatzen ez badira, jatorrizko kaxak segurtasun-baldintzak betetzen baditu eta banatzaileak baditu (kartoizkoak edo burbuilazkoak). Hausturen kasuan, baldin eta enbalajea egokia bada, ontziak soilik ordainduko dira. Ontziaren etiketa hondatzen den kasuan (zikindu egin delako), ontziaren etiketa zenbakitua bada, jatorrizko ontzia ordainduko da. Zenbakitua ez bada, kaltetutako ontziak berretiketatzearen kostua ordainduko da.
  3. Zumezko saskian (edo antzekoan) eta zelofan paperarekin soilik babestuta egiten diren gabonetako bidalketak ez ditu estaliko salgaien Barne Estaldurak, “Ontzi eta enbalaje gutxiegitasuneko salgai”-tzat jotzen direlako.
  4. Zeramikan (platerak, tazak, irudiak) eta zeramikaren eratorrietan, Enbalaje Gutxiegitasunekotzat joko da banatzailerik (burbuilazkoak, kartoizkoak) gabe garraiatzen badira. Gainera, DERRIGORREZKOA da “OSO HAUSKORRA” dioten etiketak erabiltzea eta etiketa horiek barra-kodedun etiketen ondoan itsatsita egotea bidalketetan. Fardel bat baino gehiagoko bidalketetan, fardel bakoitzean jarri behar da OSO HAUSKORRA” etiketa.
  5. Kristaletan eta bere eratorrietan (autoetako beirak, ispiluak), Enbalaje Gutxiegitasunekotzat jotzen da behar bezala babestuta ez badoaz. Salgai horiek ez dira estaliko kartoizko kaxan enbalatuta badoaz. Salgai-mota horrek burbuila-paperaz estalita egon behar du eta edukiari mugitzen uzten ez dion enbalajea izan behar du barruan.
  6. Bidalketa batean Enbalaje Gutxiegitasuna dagoela esan daiteke enbalajea kaltetu, apurtu, urritu, hondatu edota aldatu gabe edukira irits daitekeenean. Kasu horretan, salgaiaren Barne Estaldurak ez du bidalketa estaliko “Ontzi eta Enbalaje Gutxiegitasuneko Salgai”-tzat joko delako.
  7. Gutun-azal estandar baten barruan eta batere babesik gabe (plastikoa, kartoia, barrualdea babesteko behar den materiala,...) garraiatzen den edozein bidalketa joko da enbalaje gutxiegitasunekotzat.
  8. Enbalaje gutxiegitasunekotzat joko da kalteren bat jasan dezakeen eta kartoizko kaxa baten barruan babes-material egoki batekin, esaterako, burbuila-paperarekin edo kortxoarekin babestu gabe garraiatzen den edozein bidalketa.
  9. Salgai hauskorretan (kristalak, zeramikak, irudi apaingarriak, platerak, tazak, etab.) derrigorrezkoa da “OSO HAUSKORRA” etiketa jartzea.
  10. Bezeroaren erantzukizuna da garraiatutako salgaiak ondo enbalatzea.
  11. TOURLINE EXPRESSek eskubidea du bidalketa batek bere garraiorako behar diren segurtasun-baldintzak betetzen dituen baloratzeko eta, betetzen ez baditu, aipaturiko enbalajea aldatzeko edota egokitzeko eskatuko dio ordezkaritzari, garraiatu ahal izan dadin eta, ondorioz, Barne Estaldura IZAN DEZAN.
  • Gai korrosiboak edo sukoiak.
  • Gai leherkariak.
  • Gai pozoitsuak.
  • Haragi, arrain eta itsaski freskoak, hoztuak edo izoztuak eta kontserbatzeko hotza ezinbestekoa duten salgaiak.
  • Prentsa edozein barietatetan.
  • Matxuratutako edo konpontzeko salgaiak. (Galera-ezbeharretan salgaiaren balioaren kalte-ordaina emango da salgaia berme-aldian dagoen kasuetan. Bestela, 3. atalean adierazitako balio-galeren taula aplikatuko da. Konponketa-oharra duten narriadura-ezbeharretan oharrean sartu gabeko kalteei emango zaie kalte-ordaina. Konponketa oharrik ez izanez gero, adituaren txostena beharko da).
  • Edozein motatako dokumentuak eta fotokopiak, berez salgaia baino balio handiagoa dutenak.
  • Merkataritzako efektuak, bankuko efektuak, eskudirua, eskriturak, letrak, balore higigarrien tituluak eta kupoiak, banku-billeteak, eramaile-tituluak edo dokumentuak.
  • Hegazkin-txartelak edo beste garraio-mota batekoak.
  • Loteria edo kinielak (sarituak edo ez-sarituak).
  • Telefono mugikorretarako txartelak (birkargakoak, aurreordaiketakoak, telefono-kabinakoak eta kontratukoak).
  • Ikuskizunetarako, kontzertuetarako, futbolerako eta beste hainbat gertaeratarako sarrerak.
  • Enkantean eskuratutako materiala. Salgai-mota horrek ezbeharra izanez gero, materiala baloratzeko lehen jabearen erosketa-data hartuko da kontuan antzinatasun moduan eta ez enkantearen erosketa-data eta 3. atalean adierazitako balio-galera aplikatuko da.

6. TOURLINE EXPRESS BARNE ESTALDURAREN KUDEAKETA-EPEAK

Salgaien lurreko garraio-kontratuari buruzko azaroaren 1eko 15/2009 Legean xedatutakoaren arabera, hartzaileak idatziz adierazi beharko dizkio bere kexak eramaileari, galera edo matxura orokorrean deskribatuz entrega egiten den unean. Agerikoak ez diren matxura eta galeren kasuan, kexak entregaren ondorengo zazpi egunen barruan egin beharko dira.

Behin erreklamazioa adierazitako epeen barruan eginda, garraio-kontratuaren ondoriozko ekintzak urtebeteko epean preskribatuko dira.

TOURLINE EXPRESS BARNE ESTALDURAREN KUDEAKETARAKO BEHAR DEN DOKUMENTAZIOA

Bezeroak Tourline Express Barne Estalduraren bat izapidetu behar badu, honako dokumentazio hau eman behar zaio ordezkaritzari bidalketa egin baino 75 egun lehenago:

1. Kalte edo galeraren erreklamazioaren jatorrizko gutuna.

Gutunak bezeroaren idazpurua, sinadura eta zigilua dituen paperean joan behar du.
Gainera, argi eta garbi adierazi behar ditu ezbeharra izan duen materiala eta bere kostua.
Konpontzera bidalitako salgaia bada, bezeroak berariaz adierazi behar du.

2. Bidalketaren edukiaren justifikazioa.

Igortzailearen eta hartzailearen arteko jatorrizko merkataritza-fakturaren (bidalitako salgaiaren totala adierazten duena) fotokopia eta hasierako erosketaren jatorrizko fakturaren (ezbeharra izan duen salgaiaren hasierako hornitzaileari egindako erosketaren faktura) fotokopia aurkeztuta justifikatuko da. faktura horiek bidalketa baino geroagokoak balira, salgaiaren albarana edo eskaera ere aurkeztu beharko da, bidalketaren data berekoa edo lehenagokoa izan behar duena.

Bezeroak ezin badu justifikatu bidalketaren edukiaren balioa faktura horien bitartez halabeharrezko arrazoiengatik, esaterako, salgaiaren fabrikatzailea delako, laginak, prototipoak edo antzeko gauzak direlako eta aipaturiko bezeroak bidalitako salgaiak kontratatutako Tourline Express Barne Estaldura izan dezan, “egungo batez besteko balio-merkatua” justifikatu beharko da argi eta garbi. Kasu horietan, aipaturiko balioari % 30eko deskontua* eginda kalkulatuko da gehienezko kalte-ordaina.

3. Bezeroak sinatutako kitoa. Ordezkaritzak emandako dokumentazioa.

4. Salgaia narriatu den kasuan, tasatu beharreko materiala.

5. Lapurreta-kasuan, gobernu-agintaritza eskudunaren aurrean jarritako salaketaren kopia.

Salgaiak

Debekatuta dago legez kanpoko, moralaren edo jardunbide egokien kontrako edo legez kontrako trafikoko edukia duten fardel edo objektuak jaso, entregatu eta garraiatzea. Bezeroak arau hori ez betetzearen ondoriozko ekintza eta kalteei erantzun beharko die eta erantzukizun orotatik libre geratuko dira Tourline Express, enpresako pertsonala eta kontratatutako hirugarren pertsonak. Ez dira onartuko animalia biziak, likido korrosiboak edo kaltegarriak, janari galkorrak, material leherkorrak edo sukoiak, eskudiru-bidalketak, bitxiak, artelanak, armak, gasak eta aerosol sukoi eta leherkariak. Airez egindako bidalketek IATA araudia bete beharko dute.

Aduanak

Andorra, Kanariak, Ceuta, Melilla eta Gibraltarrera egindako bidalketek atzerapenak izan ditzakete aduanako kontrola gainditu behar dutelako. Kabildo, aforo edo beste edozein tokitako zergak hartzaileak ordaindu beharko ditu, igortzaileak kontrakoa adierazten ez badu. Ondoren adierazitako xedeak dituzten bidalketek faktura edo edukien deklarazioa izan behar dute, honako datu hauek dituztenak eta behar bezala sinatu eta zigilatutako 5 kopiarekin:

  • Igortzailearen eta hartzailearen izena edo helbide fiskala, IFZ eta helbide osoa.
  • Fardel-kopurua eta salgaien deskripzio xehatua.
  • Aduana-xederako balio osoa.
  • Esportazioaren motiboa. Aldi baterakoa den zehaztea (dokumentazioa izan ezik).

Kanariak: Balio Behe da balio txikiko bidalketen jotzen , emandako dokumentazio EZ da faktura komertzial edo proformako faktura , bere balioa , 1.000 € gainditzen eta pisua 30 kg gainditzen ez .
• Balio handiko bidalketa guztiek dokumentazioa da faktura komertzial edo proformako faktura , emandako dokumentazio eduki adierazpen bat da bada , eta bere balioa 1.000 € gainditzen edo pisua 30 kg gainditzen ) Export -DUA Bulegoa sortzen da

Andorra: 12 eurotik gorako balioa (balio handia) duten bidalketa guztiek proformako faktura eraman behar dute erantsita eta gehigarria izango dute aduanako kudeaketa gisa.

Ceuta, Melilla eta Gibraltar: 1 kg baino gehiagoko (balio handia) bidalketa guztiek gehigarria izango dute aduanako kudeaketa gisa.

Kargu gehigarriak

Igortzaileak emandako datuak okerrak zirelako edo hartzaileak ordutegi deserosoak dituelako bigarren entrega egitea behar duten bidalketek bigarren entregagatiko kargu gehigarria izango dute igortzailearen aurretiazko baimenarekin. 3,72 euroko errekargua.

Zero Puntua ez diren herrietarako eskatutako zerbitzu guztien kostua handitu egin daiteke kilometroen arabera, 0,63 euro/km. Kargua eskatutako zerbitzuaren arabera aplikatuko da.
 

Entregak

Ez dira onartuko posta-kutxetara egindako bidalketak. Enbalajean, aurkezpenean edo garraiatutako gainerako salgaientzako segurtasunean akatsen bat duten bidalketei uko egin diezaieke konpainiak (15/2009 Legea). Igortzaileak entrega-baieztapena eska dezake: POD (3,72 euroko kostua) edo bezeroaren albaran digitalizatua (2,00 euroko kostua).

Bigarren entregek 3,72 euroko errekargua izango dute Tourline Express ordezkaritza duten herrietan.

Gainerako herrietarako, galdetu ordezkaritzan.
 

Jasotzeak

Ordezkaritzarik gabeko herrietako jasotzeek, ibilbidean egun bat lehenago eskatutakoek, ez dute gehikuntzarik izango eskatutako oinarrizko zerbitzuaren prezioaren gainean. Egun berean eskatzen bada, agindu-emailearen baimenarekin aplikatuko da agentzia hurbilenetik dagoen joan/etorriko kilometrajea, 0,61 euro/km-koa.

Alderdi orokorrak

Zero Puntuetatik helmugako herrietarainoko kilometrajeek aldaketak izan ditzakete errepideko lotura-arrazoiengatik edo eremuen estaldurako edozein gorabeherarengatik. 19:00 etarako zerbitzuan, bestalde, salbuespen gisa eta Tourline Expressen logistikan aurreikusitako aldaketengatik, konpainiak distantzia hori aldatzeko aukera du aurten.

Airez egindako bidalketek aldaketak izan ditzakete entrega-orduetan, gure konpainiarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik.
Portugalerako zerbitzuetan, zenbait posta-kodetarako igarotza 24 orduz luzatuko da. Galdetu zure Tourline Express bulegoan D+1 zerbitzuari atxikitako posta-kodeei buruz. Portugaleko uharteen kasuan, igarotzak 24 ordutik gora luza daitezke. Galdetu zure Tourline Express bulegoan.

Tourline Express ez da erantzule egingo ezinbestean gertatutako zerbaitegatik zerbitzua behar bezala ez betetzeaz.

Legezkoak

Tarifaren interpretaziotik ondorioztatzen diren edozein gorabehera eta ekintzatarako, erabiltzaileek uko egiten diote beste edozein prozesu propiori eta konpainiak erabakitako plazaren auzitegien baitan egongo dira.

Tarifan adierazitako prezioak BEZ gabekoak dira. BEZ dela eta % 18ko zerga aplikatuko da.

Tourline Express ez da erantzule egingo ezinbestean gertatutako zerbaitegatik edo konpainiarekin zerikusirik ez duenagatik zerbitzua behar bezala ez betetzeaz.

Konpainiak eskubidea du zerbitzua emateari uzteko eta merkataritza-harremana eteteko, baldin eta bezeroak garaiz ordaintzen ez baditu zor guztiak eta tarifa honetan xedatutako baldintzak betetzen ez baditu.

Bezeroak gure zerbitzuen jarraibideak, baldintzak eta arauak ezagutu eta onartzen dituela adierazten du.
 

Tamainak eta pisuak

Fardeleko gehienezko muga 40 kg-koa da.

Salgaiaren garaieraren, zabaleraren eta sakoneraren baturak ezin du izan 240 cm-tik gorakoa, baldin eta bere aldeetako batek 10 cm gainditzen ez baditu. Kasu horretan, aldeen baturak ezin du izan 320 cm-tik gorakoa.

Fardeleko gehienezko muga 40 kg-koa da. Bolumena 333 kg/m3-koa.

Bolumena kalkulatzeko honako formula hau bete behar da:

Garaiera x sakonera x zabalera / 3000

Adibidez: 40x40x27,4 neurriak dituen Tourline Expressen kutxa estandar baterako:
40 x 40 x 27,4 cm = 15 Kg / 3000

Uharteetako igarotzeetarako, galdetu ohiko ordezkaritzan.
 

Babesa eta segurtasuna

Gutun-azalak

Tourline Expressek edozein narriaduraren kontrako plastiko oso iraunkorreko eta pribatutasuna bermatzen duen segurtasuneko itxieradun gutun-azalak ditu. Honako hauek dira gutun-azalen neurriak:

  • 22 cm x 33 cm
  • 34 cm x 42 cm
  • 45 cm x 60 cm

8:30eko, 48eko eta Multiexpress zerbitzuek gutun-azal bereziak dituzte, identifikazioa errazten dutenak eta bidalketak babesten dituztenak. Tourline Expressek aurreordaindutako gutun-azalak ere baditu.

Posta-zakuak

Posta-zakuen zerbitzuek erabilera anitzeko ontziak dituzte, material oso iraunkorrean fabrikatutakoak, erabilera-maiztasuna murriztu gabe babesa beti bermatzeko. 10 kg-ko erresistentzia-ahalmena du, behar adina aldiz erabil daiteke eta bere itxiera-sistema segurtasun-zigiluzkoa da.

Jarraipen informatikoa

Tourline Express sareak bidalketen jarraipena eta lokalizazioa bermatzen dituen programa informatikoa du. Horregatik, uneoro jakin daiteke bidalketa guztien egoera. Bidalketa bakoitza barra-kodedun etiketarekin joaten da, izaera paregabea ematen dionarekin. Irakurgailu optikoekin irakurrita, denbora errealean jakiten da sarean dauden bidalketen egoera.

Kartoizko kaxak

Euren bolumenagatik Tourline Express gutun-azaletan sartzen ez diren salgaiak bidaltzeko bi kaxa-mota diseinatu dira honako neurri hauekin.

  • 23x18,8x13,6 (2 kg)
  • 35x18,8x13,6 (3 kg)
  • 40x27,4x13,6 (5 kg)
  • 40x24,4x27,4 (10 kg)
  • 40x40x27,4 (15 kg)

Kaxa horiei, gainera, honako neurri hauek dituena gehitu behar zaie: 10x10x80, neurri handiko planoak, dokumentuak eta abar garraiatzeko pentsatutakoa.

Diseinu korporatiboa eta kanal bikoitza dute eta barruan duten salgaiei inolako kalterik eragin gabe pila daitezke.

Burbuiladun gutun-azalak

Disketeek, CDek, mikrotxipek eta antzekoek erresistentzia handiko eta euren tamainara (17 x 24 cm) egokitutako gutun-azala izango dute, barruan aire-burbuilen babesa duena. Gainerako salgai hauskorren bidalketetarako 34 x 42 cm-ko gutun-azala diseinatu da, barruan aire-burbuilen babesa duena.

Botilentzako enbalajeak

Sarean bidaiatzen duten botilak polietilenozko egitura batek babestuko ditu. Egitura botilen tamainara egokitutakoa izango da eta kartoizko kaxan sartuta joango da, haiek mugi ez daitezen. Ontzi berri horiek botila batentzako eta 3 botilarentzako edukiera dute.

 

 


Subir Igo