Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Si sigues navegando, aceptas el uso que hacemos de las cookies. Más información
Hemen zaude:  Omitir vínculos de navegaciónHasiera  /  Lege Oharra

Lege-oharra


1. Enpresaren identifikazioa:

TOURLINE EXPRESS MENSAJERÍA nazionalitate espainiarreko Kide bakarreko Sozietate Mugatua da. Bere jarduera nagusia merkantzien lurreko garraioa da, Madrilgo Merkataritza Erregistroan (32.286 liburukia, 163 folioa, 8 tala, M-581.101 orria) inskribatua dago eta Coslada, calle Alcarria 8, 28823, Madrid du helbide soziala.

Tel: 933784305  |  Fax: 916718662 |  e-posta: info@tourlineexpress.com

Datuak Babesteko Erregistro Orokorreko inskripzio-kodea: 48316/2003
Fitxategiaren arduraduna: TOURLINE EXPRESS MENSAJERÍA S.L.U.

 

2. Erabilera-baldintzak:

Webgune hau erabiltzen duenak bere gain eta galorde erabiltzen du. TOURLINE EXPRESS MENSAJERÍA S.L.U. ez da webgune honen edukiek edo webgune honen bitartez lor daitezkeen beste eduki batzuek izan ditzaketen akats edo hutsuneen erantzule egiten. Ezingo da TOURLINE EXPRESS MENSAJERÍA S.L.U. webgune honen erabileraren ondorioz sor daitezkeen kalteen erantzule egin, ezta eskaintzen den informazioaren gaineko jarduketengatik ere.

TOURLINE EXPRESS MENSAJERÍA S.L.U.-k ez du bermatzen webgune honen erabiltzailearen sistema informatikoak, dokumentu elektronikoak edo fitxategiak kaltetu ditzaketen birus edo bestelako elementu kaltegarririk ez egotea. Ondorioz, TOURLINE EXPRESS MENSAJERÍA S.L.U. ez da elementu horiek erabiltzaileengan edo hirugarrenengan eragin ditzaketen kalteen erantzule egiten.

Webgune honek dituen estekek edo linkek hirugarrengoek kudeatutako webguneetara eraman dezakete erabiltzailea, eta horien gainean TOURLINE EXPRESS MENSAJERÍA S.L.U.-k ez du inolako kontrolik. TOURLINE EXPRESS MENSAJERÍA S.L.U. ez da webgune edo atari horien edukien eta egoeraren erantzule egiten, eta horietara webgune honetatik sartu ahal izateak, ez du esan nahi TOURLINE EXPRESS MENSAJERÍA S.L.U.-k horien edukiak gomendatu edo onartzen dituenik.

3. Izaera pertsonaleko datuei buruzko lege-oharra:

Ohar honen bitartez, TOURLINE EXPRESS MENSAJERÍA S.L.U.- calle Alcarria 8, 28823, Coslada (Madrid) helbidea eta info@tourlineexpress.es helbide elektronikoa dituenak, bere jabetzako www.tourlineexpress.com, www.tourline-express.com, www.tourlineexpress.es eta www.tourline-express.es webguneen erabiltzaileei izaera pertsonaleko datuen babesari buruzko argibideak ematen dizkie, erabiltzaileek modu askean eta borondatez erabaki dezaten TOURLINE EXPRESS MENSAJERÍA S.L.U.-ri honek eska dakizkiekeen datu pertsonalak eman nahi dizkioten ala ez, eta baita TOURLINE EXPRESS MENSAJERÍA S.L.U.-k www.tourlineexpress.com, www.tourline-express.com, www.tourlineexpress.es eta www.tourline-express.es webguneetan eskainitako zerbitzuak eskatzearen ondorioz lor daitezkeen erabiltzaileen datuak ere.

TOURLINE EXPRESS MENSAJERÍA S.L.U.-k bere gain hartzen du politika hau aldatzeko eskubidea, lege berrietara edo etorkizuneko jurisprudentzietara egokitzeko.

Jasotako datu pertsonalak tratamendu automatizaturako erabiliko dira eta TOURLINE EXPRESS MENSAJERÍA S.L.U.-k automatizatutako dagozkien fitxategietara gehituko dira, konpainia bera izango delarik bere fitxategiaren titularra eta arduraduna.

Erabiltzaileak ziurtatzen du TOURLINE EXPRESS MENSAJERÍA S.L.U.-ri emandako datu pertsonalak egiazkoak direla eta berari dagokio datu horietan egon daitekeen edozein aldaketaren berri emateko ardura.

Datu pertsonalen bilketak eta tratamendu automatizatuak helburutzat ditu erabiltzaileak harpidetzea edo alta ematea erabakitzen duen zerbitzuen eskaeren erantzuna, mantentzea, kudeaketa, administrazioa, prestazioa, eta zerbitzuen zabalkundea edo hobekuntza; baita ere zerbitzu horiek erabiltzaileen lehentasun edo gustuetara egokitzea, bezeroek egiten duten zerbitzuen erabilera aztertzea, horiekin zerikusia duten zerbitzu berriak diseinatzea, zerbitzuen eguneratzeen berri ematea eta TOURLINE EXPRESS MENSAJERÍA S.L.U.-k eskainitako produktu eta zerbitzuei buruzko informazio teknikoa, operatiboa eta komertziala, bide tradizional nahiz elektronikoz, bidaltzea.

Datu pertsonalak biltzearen eta automatikoki tratatzearen xedean sartzen da erabiltzailea erantzutera behartuta ez dagoen inkesta-inprimakiak bidaltzea ere.

TOURLINE EXPRESS MENSAJERÍA S.L.U.-k datu pertsonalak babesteko legeak eskatzen dituen segurtasun-neurri guztiak hartu ditu, eta bere esku dituen baliabide eta neurri tekniko gehigarriak instalatzen saiatzen da erabiltzaileek emandako datu pertsonalen erabilera txarra, aldaketa, baimen gabeko sarrerak eta ebasketak ekiditeko. Hori hala izanik ere, erabiltzaileak jakin behar du Interneteko segurtasun-neurriak ez direla menderaezinak.

TOURLINE EXPRESS MENSAJERÍA S.L.U.-k ez du bere webgunean agertutako informazioaren erabilera oker edo desegokiaren edo legez-kanpokoaren ondoriozko erantzukizunik.

Erabiltzaileek euren datu pertsonalerako sarbide-, indargabetze-, zuzentze- eta aurkakotasun-eskubideak onartuta dituzte eta erabili ahal izango dituzte TOURLINE EXPRESS MENSAJERÍA S.L.U.-rekin harremanetan jarrita, info@tourlineexpress.com helbidearen bitartez, edo bere bulego orokorrean, Alcarria 8, 28823, Coslada (Madrid) helbidean.

4. Jabego Industrial eta Intelektualari buruzko oharra:

Webgune honen eduki osoa jabetza industrial eta intelektualeko eskubideek babesten dute, esaterako, testuak, irudiak, soinua, fitxategiak, markak, logotipoak, kolore-konbinazioak edo beste edozein elementu, eta horien egitura eta diseinua, ageri diren materialen aukeraketa eta aurkezteko modua, eta bere funtzionamendurako, sarbiderako eta erabilpenerako behar diren ordenagailuko programak. Eskubide horiek TOURLINE EXPRESS MENSAJERÍA S.L.U.-ren edo dagokien lizentzia-emaileen izenpean daude, eta webgune honen erabiltzaileak errespetatu egin beharko ditu.

Bereziki, eta aurreko paragrafoan adierazitako erabiltzailearen betebeharraren orokortasuna mugatu gabe, debekatuta dago webgune honen edukiak, horien egitura eta diseinua eta ageri diren materialen aukeraketa eta aurkezteko modua erabat edo partzialki kopiatzea, erabilera pribaturako ez bada, eraldatzea, banatzea, publikoki adieraztea, publikoaren esku uztea eta, oro har, horien edozein ustiapen-mota, bidea edozein dela ere. Ustiapen-jarduera horiek TOURLINE EXPRESS MENSAJERÍA S.L.U.-ren baimenarekin soilik egin ahal izango dira, eta betiere TOURLINE EXPRESS MENSAJERÍA S.L.U.-ren jabetza intelektualeko eskubideen gaineko titulartasuna esplizituki aipatuta.

Era berean, debekatuta dago webgune honen funtzionamendurako, sarbiderako eta erabilpenerako behar diren ordenagailuko programak eta bertan jasotzen diren zerbitzuak deskonpilatzea, bereiztea, alderantzizko ingeniaritza egitea, azpi-lizentziatzea edo edozein modutan transmititzea, itzultzea edo haiekin lan eratorriak egitea, baita aurreko paragrafoan adierazitako edozein ustiapen-jarduera programa horien osotasunaren edo zatien gain garatzea ere. Webgunearen erabiltzaileak ezingo ditu inolaz ere bertan instalatuta dauden babes- edo segurtasun-sistemak ezabatu, aldatu, saihestu edo manipulatu.

5. Datu-tratamendua:

Informazio-eskaera gehigarrien ondorioz, eman diguzun telefono zenbakia edota helbide elektronikoa, TOURLINE EXPRESS MENSAJERÍA S.L.U.-ren titulartasuneko fitxategi batean tratatzea baimendu eta onartzen duzu. Horren helburua zuk interesa duzun zerbitzuen gaineko eskaintza hoberenen azterketa egitea izango da, eta baita TOURLINE EXPRESS MENSAJERÍA S.L.U.-k, bere filialek edo zure interesekoak izan daitezkeen zerbitzuak ematen dituzten enpresek eskainitako zerbitzuen gaineko eskaintzak bidaltzea ere.

Era berean, berariaz onartzen duzu datu horiek TOURLINE EXPRESS MENSAJERÍA S.L.U.-ren kolaboratzaile diren eta mezularitza-zerbitzuak ematen dituzten enpresei ematea, baita zure posta-kodeari dagokion TOURLINE EXPRESS MENSAJERÍA S.L.U. delegazioari ematea ere, zerbitzu horien kontrataziorako edo horien gaineko eskaintzak egiteko beharrezkoa den kasuetan.

Halaber, baimena ematen duzu, datuok, zerbitzua eman ahal izateko euren esku-hartzea beharrezkoa den operadoreei emateko. Baimen hori ezeztagarria da eta TOURLINE EXPRESS MENSAJERÍA S.L.U-k eskaintzen dituen zerbitzuen informazio-, kontratazio-, kudeaketa- eta sustapen-lanak egitea du xede. Legeak aurreikusitako sarbide-, zuzenketa-, ezeztapen- eta aurkakotasun-eskubideak erabili ahal izango dituzu 900 809 400 telefonora deituta eta Robinson zerrendan sartzeko eskatuta.