Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Si sigues navegando, aceptas el uso que hacemos de las cookies. Más información
Nor da Tourline Express
Hemen zaude:  Omitir vínculos de navegaciónHasiera  /  Konpainia  /  Nortzuk gara
Historia | Zifrak | Tourline Express Teknologia


Historia


Tourline Express 1996an sortu zen eta, harrezkero, ikaragarri hazi da. Berehala lortu zuen merkatuan kokatzea bere kalitateagatik eta bidalketa-kudeaketan duen eraginkortasunagatik. Etengabe delegazioak ireki izanak, horien errentagarritasunak eta gero eta merkatu kuota hobea lortu izanak, sektorean erreferrentziazko enpresa-eredu izatera eraman dute Tourline Express. 2005eko uztailetik CTT Taldean dago sartuta, bere enpresen artean CTT edo Tourline Express-en homologo den CTT Expresso enpresak dituena.

Konpainiaren zabaltzeko eta berritzeko izaerak eta hobetzeko grinak tinko iraun dute urte hauetan zehar, gure bezeroen beharrak etengabe aztertuz eta sor daitezkeen behar berriak asetzeko gure zerbitzuei balio erantsiak gehituz. Modu horretan, zerbitzuaren espezializazioan oinarrituta, Tourline Expressen helburua beti izan da merkatu berrietan sartzea eta, egunetik egunera, bezero berrien konfiantza lortzea.

CTT Taldea

Garraio urgentearen sektoreak eta, oro har, logistikarenak aldaketa ugari izan ditu azken urteotan, izan ere, enpresa-kontzentrazio handia egon baita. Horregatik eta Tourline Expressen martxa paregabeagatik, konpainia Europako talde logistiko eta postal handien interesen jomuga izan da. Horiek horrela, 2005eko uztailean, CTT Correios Portugalgo posta-konpainia publikoak, Tourline Expressen hedapen planaren aldeko apustua egin eta Espainiako konpainiaren %100 eskuratu zuen. Horren harira abiatu zen "Iberiar Proiektua", merkatu espainiarra eta portugaldarra etxe-merkatu bakarrean bildu zituena.

CTT Portugalgo banaketa eta logistika operadore handiena da, urtean 770 milioi euro inguruko fakturazioa duena. Era berean, ondoko herrialdeko enpresa-talde handienetakoa da eta bere bezero guztien artean harreman fisiko nahiz elektroniko hoberenak ezartzea du helburu, hau da, herritarren eta enpresen artean. Estaldura nazionalari dagokionez, parekorik gabeko sare logistikoa du: 800 bulego inguru, 350 banaketa-zentro eta Portugalgo biztanle guztiengana iristen diren 3.000 ibilgailu. Gainera, lanpostu gehien eskaintzen dituen enpresa nazionala da: 14.000 langile gutxi gorabehera.






Zifrak


1996an sortua
1999an AENOR ziurtagiria lortu zuen
2005eko uztailean CTT Correios Portugalgo posta-konpainia publikoak Tourline Expressen %100 hartu zuen. Horrela, "Iberiar Proiektua" deiturikoari hasiera eman zion eta konpainiaren hedapen plana osatu zuen.
2012an kalitate-politika maila gorenera iritsi zen: bulegoen % 100k eta plataforma logistikoen % 100ek ziurtagiria zuten.
335 delegazioak osatutako sarea du.
2.600 profesional baino gehiago.
1.320 ibilgailu baino gehiago.
24 plataforma logistiko.
300 ibilbide baino gehiagoko sarea.
41.000 bezeroren konfiantza du.



Tourline Express Teknologia


Tourline Expressek egunero egiten du lan bere bidalketen kudeaketa, kontrola eta identifikazioa errazten dituzten irtenbide teknologikoak eta tresnak bere bezeroei eskaintzeko.

  • Gure bidalketa guztiek gainerakoengandik bereizten dituen barra-kodedun etiketa identifikatzailea daramate. Gainera, etiketa horren bidez, pakete bakoitzari, Tourline Expressen sarean egiten duen ibilbidean, unean uneko jarraipena egin dakioke.
  • TourOnTrack aplikazioari esker, bidaltzaileak eta hartzaileak bidalketaren jarraipen elektronikoa egin dezakete, zehazki zer ordutan entregatu zen eta nork hartu zuen jakin ahal izateaz gain.
  • SGC aplikazioak delegazioen eta Zerbitzu Zentralen eta bezeroen eta delegazioen arteko denbora errealeko komunikazioa ahalbidetzen du.
  • Gailu mugikorren (PDA) erabilera banaketako langileen artean. Gailu mugikorrek bidalketei buruzko informazioa bistaratu dezakete eta, horrela, kudeaketaren eraginkortasuna handitu.
  • Helbide elektronikoz nahiz telefono mugikorrez bidalketaren baieztapen automatikoa jasotzen dute bidaltzaileak eta hartzaileak.
  • Bezeroaren eta bere delegazioaren arteko komunikazioak errazteko sistemak integratzeko irtenbideak.
  • Tourline Expressen nahiz bezeroen entrega-frogagiriak online ikusteko aukera.
  • Plataformetan jarritako bideo-zaintzako kameren bidez kontrolatzen dira bidalketak.
  • Bidalketen jarraipenerako GPS sistemak.
  • Bidalketak edukiontzi berezietan garraiatzen dira, bortxaezintasuna bermatzeko.